jueves, 14 de abril de 2011

Euskara-larrialdi zerbitzua Twitterren

Gaztelaniazko zalantzak argitzeko badago @Fundeu, twitterren galdetu eta erantzuten duena. Eta euskaraz ere batzuetan zalantzak suertatzen dira, hiztegiak azkar erantzuten ez dizkigunak. Adibidez: nola demontre da: daiteken edo daitekeen?... Imaginatu @euskarazalantza izeneko kontu bat dagoela.

Oso zerbitzu baliagarria litzateke euskararen normalizazio bidean laguntzeko. Ordenagailu aurrean lan egiten dutenentzat lagungarri litzateke goizaldeko lanorduetan eta beste edonorentzat ere bai mugikorraren bidez.

Erantzuna egun batetik bestera jasota ere aberasgarri litzateke.

Ideia gustuko baduzu eman botoa http://act.ly/3fu